2010-03-31

AUÑAMENDI EUSKO ENTZIKLOPEDIA

Hemendik aurrera badugu gure zalantzak argitzeko eta jakin mina asetzeko beste leku bat. Zure faboritoetara gehitu dezakezu. Auñamendi Eusko Entziklopedia.


De ahora en adelante tenemos una nueva enciclopedia para poder consultar.
Auñamendi Eusko Entziklopedia. Ya puedes añadirla a tus favoritos.

GORBEIAKO PARKE NATURALA

Egindako bisita honetan Gorbeia inguruko ekosistema aztertu genuen.
Hasieran, Areatzako Parketxean, erakusketaren laguntzaz, naturaren elementu desberdinak ezagutu eta identifikatu genituen.
Hamaiketakoaren ondoren, Saldropora joan ginen ibilalditxo egitera. Zuzeneko behaketa egin eta aztarnak ikustera.
Bazkalordua iritsi zitzaigun konturatu orduko. Bapo jan eta gero jolasteko denbora pixka bat izan genuen autobusa hartu aurretik.







En esta visita hemos tenido oportunidad de analizar el ecosistema de los alrededores del Gorbea.
Hemos comenzado en Areatza, con la ayuda de la exposición del Parque y mediante fichas hemos identificado diferentes elementos naturales.
Después del almuerzo hemos ido a Saldropo, allí hemos podido observar los árboles y el hábitat de los animales.
Para cuando nos hemos dado cuenta ya era la hora de comer. Nos ha quedado un ratito para jugar antes de coger el autobús de vuelta a la Ikastola.

2010-03-26

PINTXOAK ETA MANTENUGAIAK

Hemen daude gure ordenagailuetan egindako lehendabiziko lanak. Asmatu, idatzi, sukaldatu, azaldu eta jan... hori egin dugu pintxoekin.
Errezetak hemen daude. Eta argazkietan zein itxura ona duten ikusi ahal izango duzu.




He aquí los primeros trabajos realizados con los miniportátiles. Idearlos, escribirlos, cocinarlos presentarlos y comerlos. Eso es lo que hemos hecho, con los pinchos ¡claro!.

2010-03-25

BIDE HEZIKETA ETA SARIAK

Udaltzaingoak "Bide Heziketa"ko marrazki lehiaketan parte hartu ondoren, sarituak, ostegunean, Udaletxera joan ziren sariak jasotzera. Baliteke datorren urteko agendan eta egutegian beraien marrazkiak agertzea. Zorionak Oihane, Oier, Maialen, Iratxe, Ane, Leire, Andoni, Jone eta Beñat!




El jueves pasado, Oihane, Oier, Maialen, Iratxe, Ane, Leire, Andoni, Jone y Beñat fueron a recoger sus premios al Ayuntamiento. Es posible que los dibujos que realizaron sobre educación vial sean publicados el año que viene en la agenda y calendario sobre el tema. ¡Felicidades!

2010-03-20

HASI GARA ORDENAGAILU TXIKIEKIN

Pozik hartu ditugu ordenagailu berriak. Mahaigainego argazkia aldatu, jolasak non dauden ikusi eta ekin diogu lehenengo lanari. Pintxo-errezetak idazten ari gara eta arazo batzuk sortu zaizkigu, baina gu...aurrera. Bukatzen ditugunean blog honetan argitaratuko ditugu
Gure iritziak irakurri nahi baduzu, ikastolako bloga ikusi.

2010-03-17

CUENTOS CON HISTORIA


Gaztelaniako unitate bakoitzaren bukaeran proiektu bat egin behar izaten dugu. Hona hemen 2. unitatean idatzitako ipuin batzuk.


Cuentos con historia

En cada unidad de Lengua Castellana debemos de llevar a cabo un proyecto. He aquí algunos de los cuentos escritos al final de la 2ª unidad.

2010-03-08

ARTEA, ARTIUM ETA ELIKAGAIAK

Inguruneko arloan elikagaiak aztertzen ari gara eta hori izan da Atiumerako aukeratutako gaia. Urtero bezala, Artiumek antolatutako jardueran parte hartu dugu. Hiru saio izan dira, bi ikastolan eta bat museoan.
Elikagaiek, elikatzeaz gain, beste funtzio batzuk ere betetzen dituztela aztertu dugu. Hainbat artelanetan ikusi dugunez besteekin harremanatan jartzeko, sentimenduak adierazteko eta kultura desberdinak ezagutarazteko baliagarriak dira.
Historiaurretik hasita kobazuloetako artelanak aztertu ditugu, ondorengo jai eta ospakizunetako artelanak, bodegoiak...
Anak, museoko irakasleak, bisitaldiaren ondoren lan hau eman zigun: gure burua elikagairen baten bidez adieraztea. Eta hantxe hasi ginen arrautza frijituak, bakailaua, saltxitxak, txuletoiak... denetik egiten. Argazkietan ikus daiteke zein artista onak garen!




En el área de Ciencias estamos trabajando sobre los alimentos. Nos hemos dado cuenta de que además de servir para mantenernos vivos-as físicamente, también se pueden utilizar a modo de expresión en el arte, como medio para relacionarse con el resto, ... esto lo probamos en la actividad que realizamos en el museo Artium.
Después de la visita, Ana, la monitora del mísmo nos invitó a que realizáramos un plato que nos definiera. Ahí están los trabajos. !A que somos artistas!

2010-03-01

TETRISA

Egun hauetan matematika liburuan joko ezagun honen zenbait ariketa landu ditugu. Ba al zenekien joko hau errusiar batek asmatu zuela? Alexey Pazhitnovek, 1985ean.
Eta ba al zenekien Tetrisa oso baliogarria dela logika eta adimen azkartasuna lantzeko? Beraz, badugu aitzakia honetan trebatzeko.


JOLASTU