2011-01-25

TXIRULA MAGIKOA

Ahotsa da kantarien musika-tresna nagusia, eta ahotsaren ahalmen adierazkorrei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen dira, hurrengo bideoetan ikus daitekeen bezala.

Mozarten Txirula Magikoa, munstroez, printzesez, printzeez, pertsonaia maltzurrez eta magiaz beteta dagoen opera da.
Zati batzuk klasean entzun ditugu, baina bideo hauen bidez entzuteaz gain ikusteko ere aukera izango dugu:




2011-01-22

IZOTZ PISTAN


Bi aste hauetan Baskoniaren Bahk izeneko kirol instalazioetan egon gara irristaketa ikastaroa egiten. Baina aurtengo ikastaroa ez da, aurreko bi urteetan bezala, irristaketa ikastaroa izan, "Izotz gaineko kirol anitzeko jarduera" baizik. Beharrezko trebeziak aurretik geureganatuak genituenez, pauso bat aurrera egin dugu eta hainbat kirol probatu ditugu: irristaketa artistikoa, abiadurako irristaketa eta hockeya. Gainera ez dugu istripu larririk izan eta gustura gaude esperientziarekin.
Ez dago 6. Bkoen argazkirik arazo teknikoak egon direla eta.

Estas dos semanas hemos asistido diariamente a las instalaciones del Bahk para realizar un curso de patinaje sobre hielo, pero este año no a un curso de iniciación al patinaje, sino a uno de "Multideporte sobre hielo". Dado que las habilidades básicas se nos suponen después de dos años de cursillos, nos hemos lanzado a probar distintas modalidades sobre hielo: patinaje artístico, velocidad y hockey. Además, no hemos tenido que lamentar lesiones ni accidentes de consideración, por lo cual la experiencia ha resultado muy positiva.
Por problemas técnicos no tenemos fotos de 6ºB

2011-01-21

AHOTS KORDAK



Ahots korden eta laringearen funtzionamenduaz hitz egiten ibili gara gelan.
Bideo honetan Aerosmith taldeko abeslariaren ahots kordak ikusiko ditugu jo ta ke lanean. Horrelako oihuak botata ... normala izorratzea!

2011-01-19

TABAKORIK? EZ, ESKERRIK ASKO

Arnas aparatua ikasi dugu eta hau zaintzeko zer egin behar EZ den bideo honetan ikus dezakezu.
Gogorra da, bai, baina ez du gezurrik esaten. Zeuk erabaki.

2011-01-14

HITZ GURUTZATUAK

Bakoitzak prestatu duen arnas aparatuari buruzko "Hitz gurutzatuak" ekintza egiteko Interneteko baliabide hau erabiliko dugu:

CROSSWORD PUZZLES

2011-01-12

ARNAS APARATUA

3. gai honetan giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela ikusten ari gara. Iaz digestio aparatua landu genuen eta aurten beste aparatu batzuk ikasiko ditugu;hasteko arnas aparatua aztertuko dugu.
Txanela proiektuak gai hau hobeto uler dezagun arnas aparatuaren osagaiak eta arnasketa prozesu bera nola gertatzen den erakusten duen animazioa eskaintzen digu jarduera honetan. Ikusi eta gero, hainbat galdera erantzun ditzakezue:

2011-01-11

BIZI-FUNTZIOAK

Txanelako 3.gaiarekin hasi berriak gara. Giza-gorputzeko hainbat aparatu eta funtzio ikasi beharko ditugu oraingo honetan, iaz hasitako lanarekin jarraituz. Hasteko, hona hemen giza-gorputza osatzen duten aparatu eta funtzioen inguruko mapa kontzeptuala.

2011-01-05

LAU MARRAN

Ausartuko zarete jolastera ordenagailuaren kontra? Bai? Ba sartu HEMEN

2011-01-02

FULLBOARD


Logika joku hau oso dibertigarria da, baina oso zaila. Poliki poliki buruari eragiten hasten zara eta, azkenean, ez duzu amore ematen maila desberdin guztiak bukatu arte.

Probatu eta esaguzu ea zenbat denbora behar izan duzun joku honen 9 mailak gainditzeko.