2011-05-31

ARTIUMEN

"Denbora" izan da aurten museoan landutako gaia. Hainbat arte lan ikusi eta aztertu ondoren gure ekoizpenari ekin diogu. Gure lanetan Arantzabela Ikastolan egindako denbora eta ibilbidea isladatu nahi izan dugu.



El tema que hemos trabajado este año en el museo ha sido "El tiempo". Tras ver y analizar varias obras de arte, hemos comenzado a hacer las nuestras. En ellas hemos querido reflejar el tiempo pasado y nuestra trayectoria en la Ikastola desde que comenzamos en ella.

2011-05-30

NEOLITO GARAIKO IRAULTZA

Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.

2011-05-25

MAKINA SINPLEAK

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara.
Hasteko, ikus ezazu bideo farregarri hau, hainbat azalpen ematen baititu makina sinpleen inguruan eta, batez ere, farre piska bat ere egin dezakezulako.

2011-05-17

GOGOAK


Aurten gure 6.mailakoek agur esango digutenez abesti bat prestatuko dute ikastolako jaiarako: "Gogoak". Abesteaz gain koreografia ere egin behar dute.

Animo! Hemen jarri dizuegu abestiaren bideoa letra ondo ikas dezazuen.

2011-05-14

OLINPIADA MATEMATIKOAK


Arabako 1. Olinpiada Matematikoan parte hartu dugu. Gure 6. mailako ordezkariak Aritz U., Jaione T. eta Martin Z. izan dira.
Gaur goizeko 9:30etan izan da azken fasea. Lehenego, banakako proba izan dute eta ondoren taldeko proba.
Nahiz eta saririk ez lortu asko eskertzen diegu egin duten ahalegin handia. Mila esker!

2011-05-13

ONDDOAK LANEAN

Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.

2011-05-10

MITOSIA

Mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak egiten dira.
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:

2011-05-03

ZELULA

Egun hauetan bizidunen oinarrizko unitatea zelula dela ikasten ari gara, baita zelula motak eta zelularen egitura ere.
Hau guztia hobeto ulertzeko bideo hauek jarri ditugu hemen.






ZELULAK: Aurkezpena jeisteko klikatu HEMEN.