Mostrando entradas con la etiqueta Asmakizunak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Asmakizunak. Mostrar todas las entradas

2010-12-10

LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Bat baino gehiago izan dira 5 asmakizunen asmatzaileak eta arratsaldean zozketa egin dugu jakiteko norentzat izango ziren pendriveak. Maialen eta Manu izan dira irabazleak.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

Bastantes han sido los/as acertantes de las 5 adivinanzas y hoy a la tarde hemos realizado el sorteo de los pendrives. Los ganadores han sido Maialen y Manu.
Gracias a todos/as por participar.

2010-12-09

ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK


1. TXIPIROIA
2. ALMEJA
3. ITSAS ZALDIA
4. OLAGARROA
5. PINGUINOA

2010-12-03

5.ASMAKIZUNA

TXALEKO ZURIA DAUKA
FRAK BELTZAREKIN
HEGAN EZ DABIL,
IGERIAN BAI,
NOR DEN EZETZ JAKIN!

2010-12-02

4.ASMAKIZUNA

ZORTZI BESO ITSASKOR DIZKIDATE IPINI,
BOXEOLARI ONA
IZAN NINTEKE NI.

2010-12-01

3. ASMAKIZUNA

ARRAINA NAIZ ETA MAITE DUT ITSASOA,
ZALDUNIK GABEKO
ZALDI TXIKITXOA.

2010-11-30

2. ASMAKIZUNA

BI OSKOLEN ARTEKO OKELA GOZOA,
ARRAIN ZOPA DUT BIGARREN ITSASOA.

2010-11-29

1. ASMAKIZUNA

TINTARIK GABE
EZIN NAIZ LUZAROAN BIZI
BAINA ORAINDIK EZ DUT
IDAZTEN IKASI.

2010-11-28

ASMAKIZUN LEHIAKETA

Euskararen Astean murgilduko gara eta burutazio bat izan dugu. Bihar hasita eta ostirala arte asmakizun bat jarriko dizuegu egunero gure blogean. Ez dira zailak izango.
Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Euskaldunak eta Itsasoa.
5. Irabazlea asmakizun guztiak asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 9a, osteguna, izango da.
7. Irabazleen izenak datorren asteko ostiralean, abenduak 10, jakiaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria 4 GB-eko PENDRIVE bat izango da.

Animo eta denok parte hartzera!

ITSASOA MUNDU BAT DA, EUSKARA GURE HIZKUNTZA DA.