2010-03-20

HASI GARA ORDENAGAILU TXIKIEKIN

Pozik hartu ditugu ordenagailu berriak. Mahaigainego argazkia aldatu, jolasak non dauden ikusi eta ekin diogu lehenengo lanari. Pintxo-errezetak idazten ari gara eta arazo batzuk sortu zaizkigu, baina gu...aurrera. Bukatzen ditugunean blog honetan argitaratuko ditugu
Gure iritziak irakurri nahi baduzu, ikastolako bloga ikusi.

2010-03-17

CUENTOS CON HISTORIA


Gaztelaniako unitate bakoitzaren bukaeran proiektu bat egin behar izaten dugu. Hona hemen 2. unitatean idatzitako ipuin batzuk.


Cuentos con historia

En cada unidad de Lengua Castellana debemos de llevar a cabo un proyecto. He aquí algunos de los cuentos escritos al final de la 2ª unidad.

2010-03-08

ARTEA, ARTIUM ETA ELIKAGAIAK

Inguruneko arloan elikagaiak aztertzen ari gara eta hori izan da Atiumerako aukeratutako gaia. Urtero bezala, Artiumek antolatutako jardueran parte hartu dugu. Hiru saio izan dira, bi ikastolan eta bat museoan.
Elikagaiek, elikatzeaz gain, beste funtzio batzuk ere betetzen dituztela aztertu dugu. Hainbat artelanetan ikusi dugunez besteekin harremanatan jartzeko, sentimenduak adierazteko eta kultura desberdinak ezagutarazteko baliagarriak dira.
Historiaurretik hasita kobazuloetako artelanak aztertu ditugu, ondorengo jai eta ospakizunetako artelanak, bodegoiak...
Anak, museoko irakasleak, bisitaldiaren ondoren lan hau eman zigun: gure burua elikagairen baten bidez adieraztea. Eta hantxe hasi ginen arrautza frijituak, bakailaua, saltxitxak, txuletoiak... denetik egiten. Argazkietan ikus daiteke zein artista onak garen!




En el área de Ciencias estamos trabajando sobre los alimentos. Nos hemos dado cuenta de que además de servir para mantenernos vivos-as físicamente, también se pueden utilizar a modo de expresión en el arte, como medio para relacionarse con el resto, ... esto lo probamos en la actividad que realizamos en el museo Artium.
Después de la visita, Ana, la monitora del mísmo nos invitó a que realizáramos un plato que nos definiera. Ahí están los trabajos. !A que somos artistas!

2010-03-01

TETRISA

Egun hauetan matematika liburuan joko ezagun honen zenbait ariketa landu ditugu. Ba al zenekien joko hau errusiar batek asmatu zuela? Alexey Pazhitnovek, 1985ean.
Eta ba al zenekien Tetrisa oso baliogarria dela logika eta adimen azkartasuna lantzeko? Beraz, badugu aitzakia honetan trebatzeko.


JOLASTU

2010-02-22

GASTEIZKO UDALA

Gure hiria hobeto ezagutzeko, Udaleko Hezkuntza Sailak antolatu duen Udala izeneko ibilbidean parte hartu dugu.
Gasteizko udalak bere zereginetarako dituen hainbat eraikin ikusi ditugu, historia pixka bat ikasi eta Plaza Berrian dagoen eraikin garrantzitsuena bisitatu dugu. Hantxe osoko bilkura egin dugu, gure artean aukeratutako alkatearekin eta gure proposamenei eta arazoei irtenbidea eman nahian.




Para conocer mejor nuestra ciudad hemos participado en un programa organizado por El Departamento Municipal de Educación denominado El Ayuntamiento. Hemos visitado varios lugares en los que el ayuntamiento de Gasteiz tiene sus oficinas y demás servicios. También, en la sala de Plenos, hemos hecho una reunión simulando las reuniones del alcalde y concejales-as.

2010-02-17

SANTA MARIA KATEDRALA

Bai merezi duela katedrala bisitatzea! Oraingoan, gure eraikin berezi honek dituen hainbat gaixotasun ezagutu ditugu, baina jakintsu talde bat lanean ari da arazo hauek konpontzeko. Bisitaldiaren ondoren, eskulan politak egin ditugu.




Merece la pena visitar la catedral. Hemos conocido las enfermedades que le afectan, pero un grupo de expertos-as están trabajando en ello. Después de la visita hemos realizado unos bonitos cuadros.

2010-02-16

2010eko INAUTERIAK

Otsailaren 12an inauteriak ospatu genituen. Aurtengo gaia " Euskal Mitologia" izan da, guk, jantziak ikastolan egin beharrean etxetik ekartzea erabaki genuen. Argazkietan ikus daiteke. Jai alaitsua txokolatea jaten amaitu genuen.
Argazki gehiako ikusi nahi izanez gero ikastolako blogera edo webgunera jo dezakezu.




El 12 de febrero celebramos los carnavales en la ikastola. El tema de este año ha sido "La Mitología vasca". El alumnado de tercer ciclo decidímos traer los trajes de casa, en vez de confeccionarlos aquí.
La fiesta resultó alegre y acabó con una chocolatada.
Si queréis ver más fotos podéis verlas en el blog de la ikastola o en la página web .

2010-02-11

LA CERENTOLA

Asteazkenean ikastolako hirugarren zikloko guztiak operara joan ginen. "La Cerentola" ikusi genuen. Askorentzat hau izan da ikusi duten lehendabiziko opera eta datorren urtean joateko prest agertu dira.

Conciertos escolares

La Cenicienta

La Cenicienta es una ópera que reúne todos los ingredientes musicales del compositor belcantista Gioacchino Rossini (1792-1868). La producción de la ópera La Cenicienta lleva el sello escénico de la Compañía Comediants que ha realizado la adaptación de la ópera original La Cenerentola de Rossini creando una curiosa, divertida, comprensible y original reducción para el público escolar.
La Cenicienta es una producción del Gran Teatro del Liceo.

2010-02-09

BERTSO-ASMAKIZUNEN ERANTZUNAK

Amaitu da Bertso lehiaketa. " 21 iruzkin jaso ditugu. Badirudi, batzuk arazo teknikoak direla eta erantzunak eta ezin izan dituztela bidali. Lasai, hurrengoan izango da.
Asmatzaileen artean zozketatu dira sariak eta Irati eta Martin izan dira pen-drive bana jaso dutenak. Zorionak parte hartu duzuen guztiei!
Hauek dira erantzun zuzenak:

5. AKOEN PERTSONAIAK:

I - Eiffel dorrea
II - Txakurra
III - Esternokleidomastoideo
IV - Zorriak
V - Erratza
VI - Arropa
VII - Sua
V III - Frontoia

5. BKOEN PERTSONAIAK:

I - Joselu anaiak
II - Maialen Lujanbio
III - Perry Ornitorrinkoa
IV - Johnny Depp
V - Barack Obama
VI - Txakurra
VII - Michael Jackson


Ha finalizado el concurso de adivinanzas, son 21 las respuestas que hemos recibido. Parece ser que ha habido más participantes pero no han podido hacernos llegar las respuestas debido a fallos técnicos. ¡Otra vez será! Entre los-as que han acertado se ha sorteado un pen-drive por cada clase. Irati y Martín han se han llevado los premios. ¡Enhorabuena a todos-as!

2010-02-06

SANTA AGEDA

Santa Ageda bezperan, urtero bezala, kalera irten ginen koplak abestera. Lehenego Ikastolako patioan abestu genuen eta gero, 5. mailakoak, Arana auzoko ingurura joan ginen. Primeran abestu genuen eta hainbatek "sakela" zabaldu eta goxokiak, dirua, galletak, txorizoa... eman zizkiguten. Jasotakoarekin merienda bat antolatu genuen. Eskerrik asko!







La víspera de Santa Agueda, como todos los años, salimos a la calle a cantar. Después de hacerlo en el patio de la ikastola junto con todos-as los demás , nos fuímos a los alrededores del barrio de Arana. Lo hicimos muy bien y muchos de los oyentes nos dieron caramelos, galletas, chorizo, dinero... Lo suficiente para una merienda. Gracias!

2010-02-01

IRRISTAKETA IKASTAROA

Bukatu dugu aurtengo izotz gaineko irristaketa ikastaroa. Astebetekoa izan da eta gustura ibili gara.













Hemos terminado el curso de patinaje sobre hielo.

2010-01-29

5. mailako BERTSO-ASMAKIZUNAK

5. mailakoek, gure arteko bertso-asmakizun txapelketa antolatu dugu.
Parte hartzeko, beste gelakoen bertso-pertsonaia guztiak asmatu behar dira eta iruzkin baten bidez bidali blogera.
Erantzuteko epea otsailaren 9an amaitzen da.
Gela bakoitzeko txapeldunak opari bat jasoko du, Txapeldun bat baino gehiago balego, oparia, irabazleen artean zozketatuko da.
Arazoa izan dugu musika igotzeko, beraz, zuek abestu "Maritxu nora zoaz" doinuarekin.
Animo eta ongi pasa!




2010-01-12

BERTSOLARITZA ETA GABONAK

Hamabostean behin bertsolaritza lantzen dugu. Gure irakaslea Iñaki Viñaspre da eta gabonetarako bertso hauek prestatu genituen





"
Quincenalmente Iñaki Viñaspre viene a la ikastola y con él trabajamos "bertsolaritza".
En el vídeo podéis ver lo que preparamos para la fiesta de Navidad.

MUNDUAREN DESOREKA

...EDUKITZEA ZEIN DEN ONA.



Hauxe da 5. mailan lantzen ari garen unitatearen izenburuaren zati bat. Beste gai batzuen artean, munduko lurralde bakoitzeko biztanleriaren ezaugarriak, ohiturak eta desoreka aztertzen ari gara.

Diapositiba hauek arretaz ikusiz gero harrituta geratuko zara. Pentsatu eta idatzi ondorioak iruzkinetan.

2010-01-04

ABERASTASUNAREN BANAKETA

Oporren ondoren landuko dugun lehenengo gaia "Mundua" izango da. Herrialde aberatsak eta herrialde txiroak izango ditugu hizpide, besteak beste. Bideo hau ikusten dugun bitartean hausnartzen has gaitezke.






El primer tema que trataremos después de la vacaciones será "El Mundo". Analizaremos, entre otros aspectos, los países pobres y los países ricos. Mientras vemos este vídeo podemos empezar a pensar en ello.

2009-12-28

GABON ZORIONTSUAK






Gabonetako jaialdian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzu, klik egin hemen edo Arantzabelako blogean.


Las fotografías de la fiesta de Navidad las puedes ver desde aquí o entrando en el el blog de la ikastola

2009-12-18

MATEMATIKA ETA ESKULANAK

Matematika arloa ez da zenbaki mundua soilik. Ikusi zein gauza politak egin ditugun geometria lantzen. Eta simetria landu bitartean, gabonetako apaingarriak egin ditugu.
Zenbakiei buruz ari garenez, hemen duzue zenbaki erromatarrak birpasatzeko jolas bat.







El mundo de las matemáticas no es únicamente el mundo de los números. Mirad qué trabajos más bonitos hemos realizado en el área de geometría. Mientras trabajamos la simetría, hemos realizado los adornos de navidad.
Hablando de los números, aquí tenéis un juego para repasar los números romanos.

2009-12-04

EUSKAL HERRIA

Espazioaren gaia bukatu ondoren, Euskal Herrikoarekin hasi gara. Gure mendiak, ibaiak, antolaketa politikoa eta abar ikasten ari gara.
Hona hemen bideo polit bat turismo birtuala egiteko.





Una vez terminado el tema del Espacio, hemos comenzado a estudiar Euskal Herria.
Estamos analizando los mapas físico y político de nuestro país.
He aquí un vídeo para realizar un viaje turístico virtual.

2009-12-03

TAILERRAK

Bukatu dugu hiruhilabete honetako tailerren buelta. Bakoitzak bi tailer desberdinetan parte hartu dugu eta ikertu, josi, margotu, irakurri... sortu egin dugu. Astearte arratsaldeak horretan ematen ditugu.
Argazkiak ikusi nahi baduzu, klik egin.

Hemos terminado por este trimestre los talleres de Arte y Plástica. Cada alumno/a ha tomado parte en dos de ellos. Han pintado, cosido, leído, investigado... creado. Todas las tardes de los martes las dedicamos a ello. Para ver las fotos haz clic en "Argazkiak".

ONGI GOSALDU

Aurten ere, Osasunerako eta Kontsumorako Udal Sailak antolatutako ONGI GOSALDU jardueran parte hartu dugu.
Egunari gogotik ekin nahi badiogu ongi gosaldu behar dugula gogorarazi digute. Horrela emaitza hobeak lortuko ditugu eta gure bilakaera fisikoa hobea izango da.
Gosari egokiak hauek izan behar ditu:
esnekiren bat, karbono hidrato asko duen janariren bat eta fruitu nahiz zukuren bat.





También este curso hemos participado en la actividad DESAYUNA BIEN organizada por el Departamento de Salud y Consumo del Ayuntamiento.
Nos han recordado que para comenzar bien el día debemos desayunar adecuadamente. Así podremos rendir mejor y además mejorará nuesto desarrollo físico.
El desayuno debe de estar compuesto por: un alimento lácteo, otro a base de hidratos de carbono y una pieza de fruta o zumo.