2010-10-06

Orioko ingeles barnetegiak :Kells College


Martxoaren 14tik 18ra Orioko Barnetegian esperientzi berri bat bizitzeko aukera izango dugu.
Egingo ditugun jarduerak ingelesez izango dira.

Dibertigarria dirudi, ikusi bertako antolatzaileen bloga: http://kellscollegecamporio.wordpress.com/
gu han izandakoan ere agertuko gara, orduan, pasahitza esango digute etxekoek ikusi ahal izateko.


Del 14 al 18 de marzo viviremos en Orio una nueva experiencia. Durante la estancia en el campamento todas las actividades serán en inglés. Parece divertido, podemos ver el blog de los/as organizadores/as. http://kellscollegecamporio.wordpress.com/
Cuando estemos allí también apareceremos nosotros/as para que nuestras familias puedan vernos.
Para acceder nos darán una clave.

2010-10-01

SUMENDIAK



Egin behar duzuena:
Animazioan agertzen den sumendi bati buruzko lan bat egin behar duzue, binaka. Egokituko zaizuen sumendiari buruz, datuak eta informazioa bilatu eta azaldu beharko duzue txosten idatzi batean:
Sumendiaren datuak: izena, kokapena, garaiera, sumendi-mota eta argazki bat.
Bestelako informazioa: jarduera bolkanikoa (erupzio garrantzitsuenak noiz), haietan eragindako hondamendiei buruzko informazioa (hildako kopurua, kaltetutako lurraldearen hedapena...).

TOLESTURAK ETA FAILAK











2010-09-30

LURRAREN ITXURALDAKETA


Zer dira HARRIAK???
Definizioa ez baduzue ondo gogoratzen HEMEN pista bat. Horrela errezagoa da gogoratzea, ezta?

Jakin nahi baduzue "Erliebearen itxuraldaketan parte hartzen duten eragileak" gaia ondo ulertu duzuen egin hemengo GALDETEGIA.

Saiatu behin eta berriz galdera guztiak asmatu arte!!!

2010-09-24

2010-09-21

ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?


Honezkero entzuna izango dugu, ozono-geruzari zerbait gertatzen zaiola. Atmosfera eta haren geruzak aztertzen ari garenez, arazo larri horri buruzko ikerketa-lan bat egingo dugu.
Ozono-geruzarekin zer gertatzen ari den ikertu behar da eta, ahal den neurrian, arazoa zuzentzeko eta bideratzeko proposamenak egin.
Binaka egingo dugu lana. Zereginei buruzko xehetasunak behean ageri den Interneteko estekan daude:
ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?

2010-09-13

KONTINENTEEN JITOA


Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

2010-09-10

BIZITZAREN SORRERA



URAREN SORRERA


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

UNIBERTSOAREN SORRERA

Txanela.net- eko aurtengo lehen animazioa da hau. Iaz ikusi eta ikasitakoa da, baina birpasatzeko egokia izango zaizu.

Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

2010-09-08

GOGOETAK

- Nola ikusten duzu zeure burua 6.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 6.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2010-09-03

ONGI ETORRI 6.MAILARA

Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.
Animoz beterik etorri!

Ikastola zain duzue!

Karmele eta Mertxe

2010-06-23

AZKEN JAIALDIA

Iritsi dira oporrak!
Ohikoa denez kurtsoa dantzatzen amaitu dugu. Ikuskizun polita izan da mailaz maila antolatu duguna. Gero, izozkia jan, jolastu, gelak jaso eta poz-pozik agur esan diogu ikastolari. Hala ere ez dugu blog hau geldirik utziko, oporretako argazkiak eta berriak bidaltzen badituzue, bertan jarriko ditugu.
Argazki gehiago ikastolako blogean. eta webgunean.
Ongi izan eta zorte on 6. mailakoei!






¡Ya han llegado las vacaciones!
Como es habitual hemos despedido el curso bailando. Cada grupo ha ofrecido una actuación, ha sido bonito. Después hemos comido helado, jugado en el patio y recogido las clases. De todas maneras este blog seguirá funcionando si enviáis fotos y comentarios de las vacaciones.
¡Que lo paséis bien y suerte a los-as alumnos-as de 6º!
Más fotos en el blog de la ikastola. y en la página web

2010-06-18

KURTSOKO AZKEN TXANGOA

Gaur, ekainak 18, kurtsoko azken txangoa egin dugu. Donostiako Kutxaespaziora joan gara. Hantxe Planetariuma eta zientzia museoa bisitatu ditugu. Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk.



Hoy, 18 de junio, hemos realizado la última excursión del curso. Hemos visitado Kutxaespacio de Donostia. Después de ver una proyección en el Planetario, hemos visitado el museo de la ciencia. He aquí algunas fotos.

2010-06-07

IKASTOLAKO JAIA

Aurreko larunbatean Arantzabelako eguna ospatu zen. Beti bezala giro alaitsua izan zen nagusi. Argazkiak eta bideoak ikusi ahal izateko Arantzabelako webgunera edo baita Arantzabelako blogera ere jo dezakezue.
5.Akoek poemak aurkeztu genituen eta 5. Bkoek, berriz, animaliei buruzko ipuinak.
Ipuin topaketan parte hartzeagatik gurasoen elkartekoek liburu hauek oparitu dizkigute:
"Garmendia eta zaldun beltza". (Kirmen Uribe- Mikel Valverde)
"Nur eta oihan misteriotsua" (Toti Martínez de Lezea- Juan Luis Landa)
"Nur eta herensugearen tenplua" (Toti Martínez de Lezea- Juan Luis Landa)
"Ezkutuko maitea" (Anjel Lertxundi- Antton Olariaga)
Oporretan irakurtzeko aukera onak.

El sábado pasado se celebró la fiesta de la ikastola. Como siempre el ambiente fue inmejorable. Para ver las fotos o vídeo podéis acceder al blog de la ikastola o a la página web de la mísma.

POSTALAK BERTSOTAN

Oporretatik lagunek bidalitako postalak poz handiaz irakurtzen ditugu. Hona hemen ba ideiak, bertso saioetan idatzitakoak.
Nor animatuko da uda honetan halakoak idazten? Ez dago hain urruti bidaiatu behar horretarako!






Las postales que nos envían los amigos-as siempre las leemos con ilusión. He aquí ideas para estas vacaciones, las hemos escrito en bertsolaritza. Por cierto¡ no hace falta viajar tan lejos para ello!

2010-05-26

OLERKIAK

5. unitatea borobiltzeko olerkiak landu eta sortzeaz gain irakurketa dotoreak ere egin ditugu. Hona hemen bideoa eta argazki batzuk.

Para finalizar la 5ª unidad hemos organizado un recital de poesía.









2010-05-10

BERTSO TOPAKETA ANGEL GANIVET IKASTETXEKOEKIN

Maiatzaren 7an Angel Ganivet ikastetxeko 5. eta 6. mailakoekin elkartu ginen bertsotan egiteko.
Iñaki eta Ander bertsolariak izan genituen ekintzaren gidari. Bertsolari ospetsu hauek bertso onak bota bazituzten ere gure ikasleak ez ziren atzean geratu. A ze arratsalde borobila!

El 7 de mayo tuvimos un encuentro con los alumnos del 3er ciclo de Angel Ganivet. Los bertsolaris Iñaki y Ander además de guiar la actividad animaron la sesión y nuestros alumnos/as cantaron unos magníficos versos. ¡Lo pasamos fenomenal!