2011-06-23

ADIORIK EZ

Azkenera iritsi gara jada.

Bederatzi urte pasa dira ikastolan sartu zinetenetik eta ziur gaude beti izango dituzuela gogoan gure artean pasa dituzuen mementu asko, onak eta ez hain onak.
Zuetako asko gertu bizi zarete eta batzuk anai-arrebak dituzue gure ikastolan eta badakigu izango dugula aukera zuen bizitzaz jakiteko. Badakizue beti ongi etorriak izango zaretela.
Animo eta ondo pasa oporrak. Betira arte!

(Azken jaiaren argazkiak ikastolako Webgunean ikus ditzakezue)


Hemos llegado al final de nuestra etapa en la ikastola.

Han pasado nueve años desde que entrasteis en la ikastola y estamos seguras que siempre recordaréis algunos momentos que habéis pasado entre nosotros-as, buenos y no tan buenos.
Algunos de vosotros-as vivís cerca, otros tenéis hermanos-as en la ikastola, y sabemos que tendremos noticias de cómo os va, e incluso vendréis de visita. Siempre seréis bienvenidos/as
¡Ánimo, a disfrutar y hasta siempre!

(Las fotos de la fiesta de fin de curso se pueden ver en la página Web de la ikastola)

2011-06-22

SOBRON, AZKEN TXANGOA


Kurtso amaierako txangoa egin dugu gaur, asteazkena, Sobroneko abentura parkean. Beldurrez joan gara, eguraldiaren iragarpenak ez zuelako itxura onik.
Hala ere, eguna oso ondo joan zaigu, eguraldi epela eta igerilekuan bainatzeko modukoa.
Abentura ekintzak egin ditugu eta oso ondo pasatu dugu.

Hoy, miércoles, hemos realizado la excursión de fin de curso al parque de aventura de Sobrón. Hemos ido temerosos por lo mal que pintaba el pronóstico del tiempo, pero finalmente hemos podido hacer todas las actividades con normalidad, incluso bañarnos.

2011-06-14

ASTOEN ABESBATZA

Zeu zara zuzendaria!
(Klikatu irudian zuzentzeko)

2011-06-10

JKLIK

Bi joku hauekin aditz laguntzailea, sinonimoak, antonimoak, esaera zaharrak, testuaren koherentzia (puzzleen bitartez) eta ortografia lan ditzakezue.



2011-06-08

SANTA MARIA KATEDRALA


Santa Maria Katedrala bisitatzeko aukera izan dugu eta han azaldu gara ikusi eta ikasteko asmoz, beti bezala.
Bisitaldia laburra iruditu zaigu, ordubete besterik ez da izan. Halere, oso interesgarria izan da eta tokatu zaigun begiralearen azalpenak argiak bezain zuzenak egokitu zaizkigu. Gauza harrigarri asko dago han ikusteko, eta Gasteizko historia hobeto ulertu nahi izanez gero, ez dago hau baino aukera hobeagorik. Oraindik ere badute zereginik hango arkitekto, ingeniari, arkeologo, zientzilari eta bestelako gremioek.
Ez bazarete inoiz izan ez bitan pentsatu, merezi du-eta.
Barruko argazkirik ez dugu egin oraingoan, debekatuta dago-eta, baina katedraleko irudiak ikusi nahi izanez gero, bertako web-gunean sartu besterik ez duzue, bisita birtuala eta guzti. Hala ere, ez izan zalantzarik, bertatik bertara ikustea hobe.


Hemos tenido la oportunidad de hacer una visita guiada a la Catedral de Santa María y allí hemos ido como siempre, con la intención de ver y aprender. La verdad es que la visita se nos ha antojado corta, una hora escasa, pero muy interesante y sobre todo muy apropiada para entender mejor la historia de nuestra ciudad. Hay mucho que ver por allí y seguramente volveremos a tener más ocasiones, pues todavía les queda trabajo a los arquitectos, ingenieros, arqueólogos, científicos y demás gremios que allí trabajan.
Si no habéis estado todavía no lo dudéis, merece la pena.
Esta vez no hemos hecho fotos en el interior, pues está prohibido, pero si queréis ver imágenes no tenéis más que entrar en la web de la catedral, con visita virtual y todo. Nuestro consejo ... ir a la catedral y ver las obras sobre el terreno.

2011-05-31

ARTIUMEN

"Denbora" izan da aurten museoan landutako gaia. Hainbat arte lan ikusi eta aztertu ondoren gure ekoizpenari ekin diogu. Gure lanetan Arantzabela Ikastolan egindako denbora eta ibilbidea isladatu nahi izan dugu.



El tema que hemos trabajado este año en el museo ha sido "El tiempo". Tras ver y analizar varias obras de arte, hemos comenzado a hacer las nuestras. En ellas hemos querido reflejar el tiempo pasado y nuestra trayectoria en la Ikastola desde que comenzamos en ella.

2011-05-30

NEOLITO GARAIKO IRAULTZA

Mendeetan zehar, gizakion bizitzeko eran bi aldaketa nabarmen izan direla ikasi dugu, bi iraultza handi: Neolito garaikoa eta Industria iraultza.

2011-05-25

MAKINA SINPLEAK

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara.
Hasteko, ikus ezazu bideo farregarri hau, hainbat azalpen ematen baititu makina sinpleen inguruan eta, batez ere, farre piska bat ere egin dezakezulako.

2011-05-17

GOGOAK


Aurten gure 6.mailakoek agur esango digutenez abesti bat prestatuko dute ikastolako jaiarako: "Gogoak". Abesteaz gain koreografia ere egin behar dute.

Animo! Hemen jarri dizuegu abestiaren bideoa letra ondo ikas dezazuen.

2011-05-14

OLINPIADA MATEMATIKOAK


Arabako 1. Olinpiada Matematikoan parte hartu dugu. Gure 6. mailako ordezkariak Aritz U., Jaione T. eta Martin Z. izan dira.
Gaur goizeko 9:30etan izan da azken fasea. Lehenego, banakako proba izan dute eta ondoren taldeko proba.
Nahiz eta saririk ez lortu asko eskertzen diegu egin duten ahalegin handia. Mila esker!

2011-05-13

ONDDOAK LANEAN

Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.

2011-05-10

MITOSIA

Mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak egiten dira.
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:

2011-05-03

ZELULA

Egun hauetan bizidunen oinarrizko unitatea zelula dela ikasten ari gara, baita zelula motak eta zelularen egitura ere.
Hau guztia hobeto ulertzeko bideo hauek jarri ditugu hemen.






ZELULAK: Aurkezpena jeisteko klikatu HEMEN.

2011-04-14

KORRIKA

Argazkia: Jesús Andrade -El Correo

Argazkia: Karmele G.
Gaur arratsaldean “Maitatu, ikasi, ari.... euskalakari” lemapean, 17. Korrikak Gasteizko kaleak zeharkatu ditu. Arantzabela Ikastola, Aranbizkarra ikastola eta Guereñu Ikastetxeko Guraso Elkarteek errelebo bat hartuta zuten, 1696 kilometroa, horrela ikastolako guztiok parte hartzeko aukera izan dugu. Zati batean, gure ikastetxeko 6. mailako Nahiak eta Jorgek lekukoa eraman dute.

Hoy por la tarde, bajo el lema de “Maitatu, ikasi, ari.... euskalakari” la 17º edición de la Korrika atravesó las calles de Gasteiz. Las A.M.P.A.s de la Ikastola Aranzabela, Aranbizkarra y de Guereñu Ikastetxea tenían resevado un relevo, el kilómetro 1696, de esta forma todos hemos tenido la oportunidad de participar. En el recorrido que nos correspondía, los alumnos de 6ºcurso Jorge y Nahia han llevado el testigo.

2011-04-01

Ekosistemak




Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu unitate honetan.
Girotzeko hasiko gara hemen agertzen den ariketa egiten: