2010-09-30

LURRAREN ITXURALDAKETA


Zer dira HARRIAK???
Definizioa ez baduzue ondo gogoratzen HEMEN pista bat. Horrela errezagoa da gogoratzea, ezta?

Jakin nahi baduzue "Erliebearen itxuraldaketan parte hartzen duten eragileak" gaia ondo ulertu duzuen egin hemengo GALDETEGIA.

Saiatu behin eta berriz galdera guztiak asmatu arte!!!

2010-09-24

2010-09-21

ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?


Honezkero entzuna izango dugu, ozono-geruzari zerbait gertatzen zaiola. Atmosfera eta haren geruzak aztertzen ari garenez, arazo larri horri buruzko ikerketa-lan bat egingo dugu.
Ozono-geruzarekin zer gertatzen ari den ikertu behar da eta, ahal den neurrian, arazoa zuzentzeko eta bideratzeko proposamenak egin.
Binaka egingo dugu lana. Zereginei buruzko xehetasunak behean ageri den Interneteko estekan daude:
ZER GERTATZEN ARI DA OZONO-GERUZAREN ZULOAREKIN?

2010-09-13

KONTINENTEEN JITOA


Lur planeta beti berdina izan da?
Galdera hori erantzun ahal izateko kontinenteen mugimendua azaltzen duen teoria ezagutu behar dugu: "Kontineteen jitoa"
Lurrazalean gertatu diren aldaketa nagusiak ezagutu nahi badituzue ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, GALDEREI erantzuten saiatu.

2010-09-10

BIZITZAREN SORRERA



URAREN SORRERA


Uraren sorrera-prozesua erakusten duen ikus-entzunezko ANIMAZIOA arretaz ikusi eta gero, egiten diren GALDEREI erantzuten saiatu.

UNIBERTSOAREN SORRERA

Txanela.net- eko aurtengo lehen animazioa da hau. Iaz ikusi eta ikasitakoa da, baina birpasatzeko egokia izango zaizu.

Ikusi astiro astiro ANIMAZIOA eta erantzun gero GALDETEGIA.

2010-09-08

GOGOETAK

- Nola ikusten duzu zeure burua 6.mailan?
- Iazko kurtsoarekin alderatuta zein izango da desberdintasuna?
- Aldaketaren alde onak eta txarrak
- Lagunekin nola moldatuko zara? eta irakasleekin?
- 6.maila zoragarria izateko nolakoa izan beharko litzateke?

Pentsa ezazu eta kontaiguzu iruzkinetan.

2010-09-03

ONGI ETORRI 6.MAILARA

Oporrak bukatzear daudela ongi etorria eman nahi dizuegu ikasturte berri honetara.
Aurten ere jarduera interesgarri asko elkarrekin egiteko prest gaituzue.
Animoz beterik etorri!

Ikastola zain duzue!

Karmele eta Mertxe