2010-01-29

5. mailako BERTSO-ASMAKIZUNAK

5. mailakoek, gure arteko bertso-asmakizun txapelketa antolatu dugu.
Parte hartzeko, beste gelakoen bertso-pertsonaia guztiak asmatu behar dira eta iruzkin baten bidez bidali blogera.
Erantzuteko epea otsailaren 9an amaitzen da.
Gela bakoitzeko txapeldunak opari bat jasoko du, Txapeldun bat baino gehiago balego, oparia, irabazleen artean zozketatuko da.
Arazoa izan dugu musika igotzeko, beraz, zuek abestu "Maritxu nora zoaz" doinuarekin.
Animo eta ongi pasa!




2010-01-12

BERTSOLARITZA ETA GABONAK

Hamabostean behin bertsolaritza lantzen dugu. Gure irakaslea Iñaki Viñaspre da eta gabonetarako bertso hauek prestatu genituen





"
Quincenalmente Iñaki Viñaspre viene a la ikastola y con él trabajamos "bertsolaritza".
En el vídeo podéis ver lo que preparamos para la fiesta de Navidad.

MUNDUAREN DESOREKA

...EDUKITZEA ZEIN DEN ONA.



Hauxe da 5. mailan lantzen ari garen unitatearen izenburuaren zati bat. Beste gai batzuen artean, munduko lurralde bakoitzeko biztanleriaren ezaugarriak, ohiturak eta desoreka aztertzen ari gara.

Diapositiba hauek arretaz ikusiz gero harrituta geratuko zara. Pentsatu eta idatzi ondorioak iruzkinetan.

2010-01-04

ABERASTASUNAREN BANAKETA

Oporren ondoren landuko dugun lehenengo gaia "Mundua" izango da. Herrialde aberatsak eta herrialde txiroak izango ditugu hizpide, besteak beste. Bideo hau ikusten dugun bitartean hausnartzen has gaitezke.






El primer tema que trataremos después de la vacaciones será "El Mundo". Analizaremos, entre otros aspectos, los países pobres y los países ricos. Mientras vemos este vídeo podemos empezar a pensar en ello.