2011-02-25

GEOPLANO


Hiru dimentsioko irudiak (poliedroak) eraikitzeko hona hemen ariketa egokia. Saia zaitezte!!!

2011-02-18

OLINPIADA MATEMATIKOAK


Aurten Arabako 1. Olinpiada Matematikoan parte hartuko dugu eta horretan trebatzeko asko praktikatu behar dugu.
Hona hemen Webgune batzuk:



2011-02-17

GURE ESPERIENTZIA PERTSONALAK


GURE ESPERIENTZIAK idatzi ondoren, ikaskideei kontatu dizkiegu. 12 urte inguru besterik ez ditugu, hala ere, bizitzan gertatu zaizkigun hainbat eta hainbat pasadizo irakurri ahal izango dituzu goian klilatzen baduzu.
Oso ondo pasatu dugu lan hau egiten, ea ba zuen gustukua den.



Tras escribir nuestras experiencias personales, las hemos contado en clase.
Todavía no tenemos más que doce años, pero durante nuestra vida nos han sucedido cosas curiosas que hemos publicado aquí.
Ha sido un trabajo divertido, esperamos que disfrutéis leyendo.

2011-02-12

GARDELEGIKO HONDAKINDEGIA


Otsailaren 10 eta 11n Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina oso interesgarria izan da. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.

Los días 10 y 11 de febrero hemos ido al vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. Las vistas y los olores no eran muy agradables, pero ha sido muy interesante. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros.

2011-02-11

JClIC

Ariketa hauek oso interesgarriak izan daitezke landutakoa errepasatzeko, sakontzeko eta asteartean egingo den azterketa hobeto prestatzeko.
Ezertan hasi aurretik jakin behar da ondorengo jarduera guzti hauek Jclic rogramarekin eginda daudela. Beraz, Java programa izan beharko duzu zure ordenagailuan.

2011-02-04

SANTA AGEDA BEZPERA

Gurean, 6. mailakoak Aranako Egoitzara abestera joateko ohitura dago. Aurten ere horrela egin dugu eta entzulegoa oso esker onekoa izan dugula esan beharra dago, txaloak jaso ondoren meriendatzera gonbidatu gaituzte.




Como es tradición en nuestra Ikastola, los alumnos/as de 6º hemos ido a la Residencia de Arana a cantar la víspera de Santa Águeda.
Además de recibir aplausos nos han invitado a merendar, ha sido un público muy agradecido.

2011-02-02

ZIRKULAZIO APARATUA

Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, animazio baten bitartez. Odol-tanta batek egiten duen bidea ikusiko dugu, bihotzean sartzen denetik, azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero galdera batzuk erantzungo ditugu.