Mostrando entradas con la etiqueta Musika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Musika. Mostrar todas las entradas

2011-06-14

ASTOEN ABESBATZA

Zeu zara zuzendaria!
(Klikatu irudian zuzentzeko)

2011-05-17

GOGOAK


Aurten gure 6.mailakoek agur esango digutenez abesti bat prestatuko dute ikastolako jaiarako: "Gogoak". Abesteaz gain koreografia ere egin behar dute.

Animo! Hemen jarri dizuegu abestiaren bideoa letra ondo ikas dezazuen.

2011-01-25

TXIRULA MAGIKOA

Ahotsa da kantarien musika-tresna nagusia, eta ahotsaren ahalmen adierazkorrei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen dira, hurrengo bideoetan ikus daitekeen bezala.

Mozarten Txirula Magikoa, munstroez, printzesez, printzeez, pertsonaia maltzurrez eta magiaz beteta dagoen opera da.
Zati batzuk klasean entzun ditugu, baina bideo hauen bidez entzuteaz gain ikusteko ere aukera izango dugu:




2010-11-29

EUSKARAREN ASTEKO ABESTIA


Euskaldunak mendez-mende
balearen atzetik,
Bizkaiko Golkoan hasita
Ternuaraino azkenik.
Bidaia luze neketsuak
beti arriskuz beterik,
seiehun bat arrantzale
hamabost ontzi soilik.

Itsasoa mundu bat da,
Euskara gure hizkuntza da
Ekin, ekin, arraunari
Bare, bare ageri den
Gure itsas zabalari.

Batzuk abentura bila
itsasoari segi
diru eta ospe helburu
ta itsasoak irentsi.
munduari bira eman
batzuk etxera itzuli
Getariako seme Elkano
hura bai buruzagi.

Itsasoa mundu bat da,
Euskara gure hizkuntza da
Ekin, ekin, arraunari
Bare, bare ageri den
Gure itsas zabalari.

Euskal Herriko portuak
txiki, goxo, ameslari
arantzaleak urdin urdin
eguzki edo euri.
Ontziak dantza geldoan
olatuetan kulunkari,
kolorez dira bizi-bizi
urdin, berde eta gorri


Euskaldunen itsasoan
txalupa dut amestu:
han enbataren erdian
haizeak txistu egin du
trumoi artean tximistek
zerua dute argitu
portuan umetxo batek
euskaraz oihu egin du


Itsasoa mundu bat da,
Euskara gure hizkuntza da,
Ekin, ekin, arraunari
Bare, bare ageri den
Gure itsas zabalari. (bis)

2010-11-19

DANUBIO URDINA ETA VOLGAKO ARRAUNLARIAK

Vienan Urteberriko kontzertuan Johann Straussen bals hau jotzen eta dantzatzen dute urtero:


Hurrengo bideoan " Volgako arraunlariak" abesti herrikoia entzun daiteke:


Ezagunak dira?
Zuen ustez, zer erlazio dute bi ibai hauek, Danubio eta Volga, abestiekin?