2010-10-29

2.GAIA: EUROPA

Ikasgai berria hasi dugu: GU ERE ZERBAIT BAGERA ETA!
Beraz, datozen asteetan Europarekin ibiliko gara gora eta behera. Hainbat datu eta mapa ikastearekin nahikoa izango ez balitz, ordenagailuaren laguntzaz Europako estatuen aurkezpenak egingo ditugu. Bukatzeko, egindako lanak hemen jarriko ditugu.
Praktikatzen hasteko ondorengo estekan dauden jarduerak egin ditzakezu:

MAPA INTERAKTIBOAK

Sartu, bilatu non dauden Europako mapak eta aukeratu estatuena edo hiriburuena. Ekintza bat baino gehiago dago: puzzlea, Nola deitzen da? eta Non dago? Horiek guztiak egiten badituzu ikusiko duzu zein erraz ikasten den .

2010-10-23

DEFINIZIO BATZUK

Lehenengo gai honetan definizio asko ikasi eta ulertu behar ditugu; lan hori errazteko nahian fitxa batzuk prestatu ditugu. Kontsultatu eta nahi baduzue inprimatu dezakezue.

SUMENDIAK

LURRIKARAK EDO SEISMOAK

SISMOGRAFOA

Gogoratu HARRIEN definizioa ere aurreko post batean agertzen dela.

2010-10-19

ERAGILE GEOLOGIKOAK


Eragile geologikoen eskema ikusi nahi baduzue klikatu HEMEN.

2010-10-15

GLAZIARRAK



Erne lagunak! Galdetegian akats bat dago. Aurkitzen baduzue esaiguzue iruzkin bat idatziz.

2010-10-13

HAIZEA ETA ITSASOA


Kanpoko eragile geologikoak HAIZEA eta ITSASOA. ANIMAZIOA ikusi.

2010-10-06

Orioko ingeles barnetegiak :Kells College


Martxoaren 14tik 18ra Orioko Barnetegian esperientzi berri bat bizitzeko aukera izango dugu.
Egingo ditugun jarduerak ingelesez izango dira.

Dibertigarria dirudi, ikusi bertako antolatzaileen bloga: http://kellscollegecamporio.wordpress.com/
gu han izandakoan ere agertuko gara, orduan, pasahitza esango digute etxekoek ikusi ahal izateko.


Del 14 al 18 de marzo viviremos en Orio una nueva experiencia. Durante la estancia en el campamento todas las actividades serán en inglés. Parece divertido, podemos ver el blog de los/as organizadores/as. http://kellscollegecamporio.wordpress.com/
Cuando estemos allí también apareceremos nosotros/as para que nuestras familias puedan vernos.
Para acceder nos darán una clave.

2010-10-01

SUMENDIAK



Egin behar duzuena:
Animazioan agertzen den sumendi bati buruzko lan bat egin behar duzue, binaka. Egokituko zaizuen sumendiari buruz, datuak eta informazioa bilatu eta azaldu beharko duzue txosten idatzi batean:
Sumendiaren datuak: izena, kokapena, garaiera, sumendi-mota eta argazki bat.
Bestelako informazioa: jarduera bolkanikoa (erupzio garrantzitsuenak noiz), haietan eragindako hondamendiei buruzko informazioa (hildako kopurua, kaltetutako lurraldearen hedapena...).

TOLESTURAK ETA FAILAK