2011-05-25

MAKINA SINPLEAK

Gai berriarekin hasiak gara eta, oraingoan, gizakiaren asmakizunak, aurrerapen teknologikoak, industria-iraultza eta horrelakoetan murgilduta ibiliko gara.
Hasteko, ikus ezazu bideo farregarri hau, hainbat azalpen ematen baititu makina sinpleen inguruan eta, batez ere, farre piska bat ere egin dezakezulako.

2011-05-17

GOGOAK


Aurten gure 6.mailakoek agur esango digutenez abesti bat prestatuko dute ikastolako jaiarako: "Gogoak". Abesteaz gain koreografia ere egin behar dute.

Animo! Hemen jarri dizuegu abestiaren bideoa letra ondo ikas dezazuen.

2011-05-14

OLINPIADA MATEMATIKOAK


Arabako 1. Olinpiada Matematikoan parte hartu dugu. Gure 6. mailako ordezkariak Aritz U., Jaione T. eta Martin Z. izan dira.
Gaur goizeko 9:30etan izan da azken fasea. Lehenego, banakako proba izan dute eta ondoren taldeko proba.
Nahiz eta saririk ez lortu asko eskertzen diegu egin duten ahalegin handia. Mila esker!

2011-05-13

ONDDOAK LANEAN

Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.

2011-05-10

MITOSIA

Mitosia edo zelularen zatiketaren bidez, oinarrizko zelula bi zatitan banatzen da, baita barneko nukleoa ere, eta hasierako zelularen bikoitzak egiten dira.
Hau guztia hobeto ulertzeko hemen jarri dugun bideoa ikus dezakegu:

2011-05-03

ZELULA

Egun hauetan bizidunen oinarrizko unitatea zelula dela ikasten ari gara, baita zelula motak eta zelularen egitura ere.
Hau guztia hobeto ulertzeko bideo hauek jarri ditugu hemen.






ZELULAK: Aurkezpena jeisteko klikatu HEMEN.

2011-04-14

KORRIKA

Argazkia: Jesús Andrade -El Correo

Argazkia: Karmele G.
Gaur arratsaldean “Maitatu, ikasi, ari.... euskalakari” lemapean, 17. Korrikak Gasteizko kaleak zeharkatu ditu. Arantzabela Ikastola, Aranbizkarra ikastola eta Guereñu Ikastetxeko Guraso Elkarteek errelebo bat hartuta zuten, 1696 kilometroa, horrela ikastolako guztiok parte hartzeko aukera izan dugu. Zati batean, gure ikastetxeko 6. mailako Nahiak eta Jorgek lekukoa eraman dute.

Hoy por la tarde, bajo el lema de “Maitatu, ikasi, ari.... euskalakari” la 17º edición de la Korrika atravesó las calles de Gasteiz. Las A.M.P.A.s de la Ikastola Aranzabela, Aranbizkarra y de Guereñu Ikastetxea tenían resevado un relevo, el kilómetro 1696, de esta forma todos hemos tenido la oportunidad de participar. En el recorrido que nos correspondía, los alumnos de 6ºcurso Jorge y Nahia han llevado el testigo.

2011-04-01

Ekosistemak




Gai berriarekin hasiko gara: "GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK". Bizidunen eta ekosistemen inguruan urte hauetan ikusi eta ikastitakoak berrikustea, gogoratzea eta finkatzea helburu duten jarduerak egingo ditugu unitate honetan.
Girotzeko hasiko gara hemen agertzen den ariketa egiten:

2011-03-28

JKLIK-ADITZAK


Euskal aditzak birpasatzeko sartu

2011-03-14

ORIOKO BARNETEGIAN













Aste honetan Orioko Barnetegian gaude.
Egingo ditugun jarduera guztiak ingelesez izango dira eta antolatzaileen blog orokorrean agertuko dira: http://kellscollegecamporio.wordpress.com/
Beraz, zertan ari garen jakin nahi baduzue, hor sartu eta kuxkuxeatu.
Ostegunetik aurrera Ikastetxeen atalean sar zaitezkete joan den astean bidali genizuen erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Sartzeko goiko helbidea erabil dezakezue "Blog de colegios" atalean klikatuz edo zuzenean hemen: http://kellscampsorio22.wordpress.com/

Esta semana estamos en Orio en el campamento de inglés. Si queréis saber qué es lo que hacemos podéis entrar en el BLOG GENERAL DEL CAMPAMENTO DE ORIO:
http://kellscollegecamporio.wordpress.com/
en el que se explica el funcionamiento del campamento y se informa puntualmente de las actividades que se estén desarrollando en el mismo durante cada día de la semana por parte de los colegios participantes.
Para visitar el BLOG DEL COLEGIO, que estará activo a partir del jueves, es necesario disponer de usuario y contraseña (os los enviamos la semana pasada) y se puede acceder a través de la pestaña BLOGS COLEGIOS del Blog general o bien directamente en esta dirección: http://kellscampsorio22.wordpress.com/

During this week we are going to be in Orio. The children will have the chance to study and communicate in English. If you want to know more more about what we are doing, you can visit Kells' blog. http://kellscampsorio22.wordpress.com

2011-03-11

MATERIALS

Materia zer den badakizue, honezkero, baina ingelesez adierazten asmatuko ote duzue? Hortik abiatuta, jorratzen ari garen gaia ingelesez lantzen duen web-orri batean - http://www.bbc.co.uk/schools/ks2bitesize/science/materials.shtml - sartuko gara, zenbait esperimentu egitera.
  1. Esperimentua: "Gases, liquids and solids" - Activity (solido, likido ala gas) - zenbait material sailkatzea eskatzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bigarren taula osatuko duzue. "Gases, liquids and solids" - Activity
    -
  2. Esperimentua: "Solids and liquids" - Activity (solidotik likidora) - zenbait materialek solidotik likidora pasatzeko behar duten tenperatura aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) hirugarren taula osatuko duzue.
    -
  3. Esperimentua: "Characteristics of materials" - Activity (materialen propietate bereziak) - zenbait materialen propietate bereziak aztertzen dira - bukatutakoan, liburuko (37. or.) laugarren taula osatuko duzue.
    -
  4. Esperimentua: "Reversible and irreversible changes" - Activity (disolbagarritasuna) - zenbait material edo sustantzia uretan disolbatzen diren ala ez aztertzen da - bukatutakoan, liburuko (37. or.) bostgarren taula osatuko duzue.

2011-03-04

INAUTERIAK


Inauteriak hasten direla ospatzeko jai erraldoia antolatu dugu gaur ikastolan.
Argazkietan ikusten denez pirataz jantzi gara, mozorro guztiak originalak eta ezberdinak izan dira.
Argazki gehiago Ikastolako Webgunean daude, "Argazkiak LH" atalean.

Como comienzo de los carnavales hoy por la tarde hemos celebrado una gran fiesta en la ikastola. Como puede verse en las fotos vamos de piratas.
Si queréis ver más fotos visitad la página Web de la ikastola, están en el apartado de "Fotos EP".

IPUIN LEHIAKETA


Gelan komentatu dugun bezala, Elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketan parte hartuko dugu.
Horretarako bi modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera.
- Ipuina ilustratu
- Ilustrazioa ipuin bilakatu
Bigarrena da guri dagokiguna.

Baldintzak:

* Alex Orbek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko duzue (Sarrera honetan agertzen dena)
* Lan guztiak ordenagailuz idatzita eta 1500 eta 2000 karaktere arteko luzera izan beharko dute.
* Orri bakar batean aurkeztu beharko dira.
* Ikastetxeetan ariketa hau proposatuz gero, gela bakoitzeko 3 lan onartuko dira.
* 1. saria: MP3 bat eta opari txartela(60€)
* 2. saria: MP3 bat eta opari txartela(50€)

Ba, hemen duzue ilustrazioa ea zein ipuin politak idazten dituzuen!!!

2011-03-03

KORRIKA 17


Aurten “Maitatu, ikasi, ari... Euskalakari” lemapean, 17. korrika ospatuko dugu.
Lema kontuan hartuta, marrazki bana egin beharko duzue asteazkenerako.
Marrazki guztien artean bat aukeratuko dute Korrika Txikiko pankarta egiteko eta besteak erakusketa batean jarriko dituzte.
Animo, atera zuen barruan dagoen artista eta hasi lanean!!!
Inspirazioa behar baduzue ikusi aurtengo ediziorako prestatu den bideoa.