Azaroaren 17 eta 18an 5. mailakoak ontzi hondakinak sailkatu eta birziklatzeko Mendigorritxuko lantegia bisitatzera joan ginen. Egunero edukiontzi horietara botatzen ditugun plastikoak, tetrabrikak eta latak nola sailkatzen dituzten ikusi genuen. Plastiko-mota asko daudela ikasi genuen eta erraz identifika daitezkela dituzten ezaugarriengatik eta ontziek duten zenbakiengatik. Latak ere bi motatakoak izan daitezkeela: burdinezkoak eta aluminiozkoak. Fruta, barazkiak eta abar erosterakoan poliespana-bandejak saihestu behar ditugula esan ziguten ere. Benetan interesgarria eta erabilgarria ikasi ditugun gauza guztiak!
3 comentarios:
Kaixo:
Oso ondo pasa genuen Jundiz zabortegian.Nahiz eta oso usain txarra egon, asko ikasi genuen!
Agur!
Getari
Oso ondo egon zen, okerrena zen USAIN TXARRA!!!
Martin eta Joan 5.B
Kaixo:
Jundizen ikusi nuen dena, arratoiak hilda eta hain beste zabor, ezin nuen ziniztu hainbeste zabor sortzen genuenik!
Naiara 5.B
Publicar un comentario