Santa Ageda bezperan, urtero bezala, kalera irten ginen koplak abestera. Lehenego Ikastolako patioan abestu genuen eta gero, 5. mailakoak, Arana auzoko ingurura joan ginen. Primeran abestu genuen eta hainbatek "sakela" zabaldu eta goxokiak, dirua, galletak, txorizoa... eman zizkiguten. Jasotakoarekin merienda bat antolatu genuen. Eskerrik asko!
1 comentario:
oso ondo pasatu genuen, kalejirak...egiten gauza asko jaso genituen eta izugarrizko merendola ere.
Publicar un comentario