Inguruneko arloan elikagaiak aztertzen ari gara eta hori izan da Atiumerako aukeratutako gaia. Urtero bezala, Artiumek antolatutako jardueran parte hartu dugu. Hiru saio izan dira, bi ikastolan eta bat museoan.
Elikagaiek, elikatzeaz gain, beste funtzio batzuk ere betetzen dituztela aztertu dugu. Hainbat artelanetan ikusi dugunez besteekin harremanatan jartzeko, sentimenduak adierazteko eta kultura desberdinak ezagutarazteko baliagarriak dira.
Historiaurretik hasita kobazuloetako artelanak aztertu ditugu, ondorengo jai eta ospakizunetako artelanak, bodegoiak...
Anak, museoko irakasleak, bisitaldiaren ondoren lan hau eman zigun: gure burua elikagairen baten bidez adieraztea. Eta hantxe hasi ginen arrautza frijituak, bakailaua, saltxitxak, txuletoiak... denetik egiten. Argazkietan ikus daiteke zein artista onak garen!
1 comentario:
Oso ondo pasatu nuen Artium-ean plater horiek egiten . Denetarik zegoen.
JAIONE
Publicar un comentario