2010-11-30
2010-11-29
EUSKARAREN ASTEKO ABESTIA
Euskaldunak mendez-mende
balearen atzetik,
Bizkaiko Golkoan hasita
Ternuaraino azkenik.
Bidaia luze neketsuak
beti arriskuz beterik,
seiehun bat arrantzale
hamabost ontzi soilik.
Itsasoa mundu bat da,
Euskara gure hizkuntza da
Ekin, ekin, arraunari
Bare, bare ageri den
Gure itsas zabalari.
Batzuk abentura bila
itsasoari segi
diru eta ospe helburu
ta itsasoak irentsi.
munduari bira eman
batzuk etxera itzuli
Getariako seme Elkano
hura bai buruzagi.
Itsasoa mundu bat da,
Euskara gure hizkuntza da
Ekin, ekin, arraunari
Bare, bare ageri den
Gure itsas zabalari.
Euskal Herriko portuak
txiki, goxo, ameslari
arantzaleak urdin urdin
eguzki edo euri.
Ontziak dantza geldoan
olatuetan kulunkari,
kolorez dira bizi-bizi
urdin, berde eta gorri
Euskaldunen itsasoan
txalupa dut amestu:
han enbataren erdian
haizeak txistu egin du
trumoi artean tximistek
zerua dute argitu
portuan umetxo batek
euskaraz oihu egin du
Itsasoa mundu bat da,
Euskara gure hizkuntza da,
Ekin, ekin, arraunari
Bare, bare ageri den
Gure itsas zabalari. (bis)
Etiketa:
informazio orokorra,
jarduera bereziak,
Musika
2010-11-28
ASMAKIZUN LEHIAKETA

Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Euskaldunak eta Itsasoa.
5. Irabazlea asmakizun guztiak asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 9a, osteguna, izango da.
7. Irabazleen izenak datorren asteko ostiralean, abenduak 10, jakiaraziko dira hemen, gure

8. Saria 4 GB-eko PENDRIVE bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!
ITSASOA MUNDU BAT DA, EUSKARA GURE HIZKUNTZA DA.
Etiketa:
Asmakizunak,
informazio orokorra,
ospakizunak
2010-11-26
ARGAZKI BILA
2010-11-25
KLIMOGRAMA

Mundu guztiko klima datuak eskaintzen dituen webgunea hau da: http://wwis.inm.es/
Datu horiek jada zuen karpetan prestatuta dagoen kalkulu-orrian jarriko dituzue. Datuak sortu ahala, klimogramak eguneratu egingo dira. Grafikoa, gainontzeko klima-datuekin batera, proiektuan txertatuko duzue. Beraz, datuak sartu eta gero, fitxategia proiektuari dagokion karpetan gorde behar duzue, "klimograma" izena emanda.
2010-11-23
ZENBAKI ERROMATARRAK
Zenbat buruhauste ematen dizkiguten zenbaki erromatarrek!
Klasean landutakoa etxean praktikatu nahi baduzue, sartu ondoko jokoetan:
1.JOKOA
2.JOKOA
3.JOKOA
Eta egin dituzun ariketak zuzendu nahi badituzue sartu ZENBAKIEN BIHURGAILUAN.
2010-11-20
LABORATEGIA

Laborategia: bete ezazu 6 litroko probeta.
Hasi baino lehen jarraibideak ondo irakurri behar dituzu. Proba gainditzea lortzen baduzu bidali iruzkin bat.
2010-11-19
DANUBIO URDINA ETA VOLGAKO ARRAUNLARIAK
Vienan Urteberriko kontzertuan Johann Straussen bals hau jotzen eta dantzatzen dute urtero:
Hurrengo bideoan " Volgako arraunlariak" abesti herrikoia entzun daiteke:
Ezagunak dira?
Zuen ustez, zer erlazio dute bi ibai hauek, Danubio eta Volga, abestiekin?
Hurrengo bideoan " Volgako arraunlariak" abesti herrikoia entzun daiteke:
Ezagunak dira?
Zuen ustez, zer erlazio dute bi ibai hauek, Danubio eta Volga, abestiekin?
2010-11-12
INFORMAZIO BILA

Aukeratu dugun Europako estatua kontuan hartuta, informazio-bilaketa datu hauetara mugatuko dugu:
* Kokapena. Mugak.
* Azalera
* Jentilizioa (herritar izena)
* Hiriburuaren izena eta bere koordenatu geografikoak.
* Biztanle kopurua
* Hizkuntzak
* Txanpona
* Ezaugarri geografikoak: erliebea, ibaiak, mendiak, lautada, itsasoa, aintzirak...
* Beste datu batzuk: hiri garrantzitsuenak, gastronomia, monumentuak, gertaera historikoak...
Datuak jasotzeko, "Ikasleen karpetan -2.unitatean" agertzen den txantiloia erabiliko dugu.
2010-11-11
2010-11-10
ERAKUSKETA
Gaztelaniako lehenengo unitatea amaitu dugu 6. mailakook. Bukatu berri dugun unitate honetan, ikastetxeko gela bat arte-areto bilakatu dugu, 6. mailakoen Arte-areto hain zuzen ere. Bertan, ikasleek sortutako eskulturak daude erakusgai.
Eskulturaz gain, gela bakoitzean katalogo bat egin dugu. Katalogo horretan, alde batetik, ikasleek pausoz pauso beraien artelana nola egin duten azaltzen dute; eta bestetik, artista gazte hauen biografiak daude, ikaskide batek idatzitakoa.
Jaio berri diren artista gazte hauen eskulturak azaroaren 9tik 15arte egongo dira ikusgai Arte-aretoan (zuzendaritza ondoko gela). Gurasoek nahi izan ezkero datorren astelehenean ikus dezakete 17:00etatik – 18:00etara.
Anima eta etor zaitezte zuen seme-alaben artelanak ikustera!
Hemos acabado la primera unidad de lengua castellana y con ella hemos preparado una exposición de Arte, en la que se pueden ver las esculturas que han realizado nuestras/os alumnas/os y su correspondiente catálogo. Además se puede leer la biografía de estos artistas hecha por otra/o compañera/o.
Estáis todos invitados a visitar dicha exposición que está abierta del 9 al 15 de noviembre. Los padres y madres podéis venir el próximo lunes de 17:00 a 18:00, está en la "Sala de Arte"(la clase que está junto a dirección)
¡Os esperamos!
2010-11-09
KOORDENATU GEOGRAFIKOAK
Zer dira koordenatu geografikoak?
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?
Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.
Zer dira longitudea eta latitudea?
Zer dira paraleloak eta meridianoak?
Horien erantzunak hurrengo aurkezpenean aurki ditzakezu. Bilatu eta idatzi definizioak zure koadernoan.
2010-11-05
6.A-KOEN IPUINAK

Hemen datoz 6.A mailakoen abenturazko ipuinak. Zuen gustukoak izango direla espero dugu. Haiei buruzko iritziak idatz ditzakezue iruzkinetan.
Aquí llegan los cuentos de aventuras que han hecho los/as alumnos/as de 6ºA.
Esperamos que os gusten. Podéis darnos vuestra opinión por medio el apartado "comentarios" (iruzkinak)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)