Hona hemen arauak:
1. Bost asmakizun izango dira, astelehenean lehena eta ostiralean azkena.
2. Erantzuna iruzkinetan jarri beharko duzue, izena eta maila idatziz.
3. Iruzkin hauek ez ditugu publikatuko azken egunera arte, bestela erantzunak agerian egongo lirateke eta.
4. Asmakizun guztiek nolabaiteko lotura dute aurtengo Euskararen Asteko gaiarekin, hau da, Euskaldunak eta Itsasoa.
5. Irabazlea asmakizun guztiak asmatu dituena izango da. Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da ikastolan, sari bakar bat egongo baita 6. mailako gela bakoitzean.
6. Lehiaketa honetan parte hartzeko azken eguna abenduaren 9a, osteguna, izango da.
7. Irabazleen izenak datorren asteko ostiralean, abenduak 10, jakiaraziko dira hemen, gure blogean.
8. Saria 4 GB-eko PENDRIVE bat izango da.
Animo eta denok parte hartzera!
ITSASOA MUNDU BAT DA, EUSKARA GURE HIZKUNTZA DA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario