2010-11-25

KLIMOGRAMA

Proiektuko hurrengo pausoa klimograma egitea da. Talde bakoitzak aukeratuta duen estatuko hiriburuari buruzko klima-datuak bilatuko ditu Interneten: hileroko batez besteko prezipitazioak eta tenperaturak.

Mundu guztiko klima datuak eskaintzen dituen webgunea hau da: http://wwis.inm.es/

Datu horiek jada zuen karpetan prestatuta dagoen kalkulu-orrian jarriko dituzue. Datuak sortu ahala, klimogramak eguneratu egingo dira. Grafikoa, gainontzeko klima-datuekin batera, proiektuan txertatuko duzue. Beraz, datuak sartu eta gero, fitxategia proiektuari dagokion karpetan gorde behar duzue, "klimograma" izena emanda.

No hay comentarios: